Besteak beste, 55 mendi eta errepideko helduendako bizikleta, 29 ume bizikleta, 32 osagarri, 23 kasko, 23 patinete eta 13 patin jaso dituzte aurten. 2010. urtean baino %14 material gehiago jaso da, eta kalitate handiagoko materiala ere izan da; hain justu ere, dirutan 12.600 euroko balioa duen materiala jaso da.
Horren harira, Udaletik jakinarazi dute azokan saldu ez den materiala eta saldutakoaren bigarren eskuko zenbatekoa jabeari itzuliko zaiola eguenean, 17:00etatik 19:00etara, udal azokan.
Bestalde, Biteri plazan jarritako emisio txikiko ibilgailuen erakusketak ere ikusmina piztu zuen, bereziki bizikleta elektrikoek. Behin baino gehiago ausartu zen horiek probatzera.
Bizikleta bira, euripean
Domekan, Arrasate eta Eskoriatza arteko bizikleta bira euripean egin zuten. Eskoriatzan 10:00etan zuten hitzordua, eta hasieran ziklista gutxi animatu baziren ere, Aretxabaletatik eta Arrasatetik pasa ostean 100 laguneko tropela osatu zuten. Berotan sartzeko, Eskoriatzan hamaiketakoa zuten zain.