Kantu berriak, baina, ez du betikoa ordezkatuko: "Noski, betiko kantu herrikoia abesten jarraituko dugu", dio Barberenak. Kantu berria auzolanean sortu da. Komisiñoko Eneko Barberena, Jokin Labaien eta Iraitz Agirrek egin dituzte hitzak eta hitzok Never Surrender taldeak Dragoi Alde txarangakoekin batera musikatu ditu. Kolaboraziorik, noski, ez da falta izan: Ines Osinaga (Gose), Arkaitz Biain (Anger), Ainara Kortabarria (Ain_1), Iñaki Gurrutxaga Harristi, Amaia Arginzonizek (Los Cretinos) eta Olatz Urkiak (TransitBlues), besteak beste, euren ekarpena egin dute.
Azala:

Kontrazala:

Aurkezpena, nobenaixuan
"Betikoa baino kantu martxosoagoa da; pozik geratu gara, jaiari beste ekarpen bat da. %100 arrasatearra da, gainera. Oso esker onekoak gara abestian parte hartu duten guztiekin", dio Barberenak. Shot! estudioan grabatu dute. Herritarren artean ahalik eta gehien zabaltzea gura dute. Nobenaixuan aurkeztuko dute jendaurrean.