Goizeko 10:10ean gertatu da istripua. Ikusgarria izan da. Trailer kamioi bat irauli eta galtzadatik atera da, kamino bazterrean geratuz. Markuleteko industria poligonoaren parean gertatu da, biribilean, Olandixoko tuneletik gertu. Kamioi gidaria artatu dute osasun zerbitzukoek eta Debagoieneko Eskualde Ospitalera eroan dute zauri arinak zituela. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez, ez dirudi ezer larririk duenik gidariak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.