Arrasateko gaztetxea lepo bete zen adierazpen askatasunaren alde

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 19a

Realaren partidu baten presoen aldeko maindirea ateratzeagatik 4.000 euroko isuna jaso zuten bi gazte arrasatearrei laguntzeko antolatutako jaialdiak sekulako arrakasta lortu zuen.

Zapatu gauean zen hitzordua, eta gaztetxea txiki geratu: sarrera guztiak saldu ziren Herriko bost talde igo ziren agertokira, eta batez ere Never Surrender eta Arkada Socialek girotu zuten gaua. 

Familia giroan burutu zen jaialdia, eta antolatzaileek esker onak eman gura izan dizkiete bai ikusleei eta baita laguntzen aritu diren guztiei ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak