Monteko porraren Vueltako bigarren saria Arrasaten geratu da

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 15a

Etxean geratu da Monteko porraren bigarren saria eta lehena eta hirugarrena, berriz, Laudiora joan dira. Parte-hartzeari dagokionez beste errekor bat hautsi dute Espainiako Itzulian: 702 apustu jaso dituzte Xantini lagunartekoek aurten. Hala, 21.000 euro baino gehiago banatu dituzte saritan. Datorren urtera begira, eta iruzurrak ekiditeko, antolatzaileek erabaki dute Giro, Tour eta Vueltako apustu guztiak Monte edo Estrella tabernetan egin beharko direla. Hau da, internet bidez ezingo dira egin.

Hona hemen Vueltako porran lehen hamar postuetan geratu diren parte hartzaileak:

    •    1. saria: Melsis (Laudio): 8.424 €
    •    2. saria: Yogoke (Arrasate): 5.265 €
    •    3. saria: Guanabo6 (Laudio): 2.632 €
    •    4. saria: Crooky (Arrasate): 526 €
    •    5. saria: Dualsea: 526 €
    •    6. saria: Guanabo: 526 €
    •    7. saria: Melsis5: 526 €
    •    8. saria: Txokolo: 526 €
    •    9. saria: Ixua: 526 €
    •    10. saria: Proiektua: 526 €

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak