Gainera, gurasoengana ere heltzea gura dute, Arrasateko historia eta euskalkia ezagut ditzaten. Eta ez hori bakarrik, Arrasatera etortzen diren irakasle berriendako lagungarri izatea ere gura dute.
Agendak eduki informatiboak, funtzionalak eta transmisiozkoak jasotzen ditu eta Udalak irakasleei proposatu die ikasleekin landu ditzaten.
LHko ikasleei banatu zaie dagoeneko
Hezkuntza Sailaren arabera ikasturte berrirako eskola agendak Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei eta tutoreei banatu zaie.
Iaz Hik Hasi aldizkariko kideekin eta hiru irakaslerekin elkarlanean unitate didaktikoak atera zituzten eta orduko esperientziari jarraipena eman gura izan dio Udalak.