Gripearen aurkako txertaketa kanpaina, irailaren 19tik 31ra

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 14a

Arrasateko Lehen Mailako Atentzio taldeak jakinarazi duenez, 2011ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina datorren astelehenean, hilak 19, hasiko da, hilaren 31ra arte. Aurreko urteetan moduan, txertaketa 65 urtetik gorako guztiendakoizango da, eta baita  gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoendako ere, esaterako, diabetesa eta bihotzeko, birikako, giltzurruneko edo bestelako gaixotasunaren bat dutenendako.

Txertoak herriko zaharren egoitzetan emango dira, 12:00etatik 13:00etara bitartean. Hona egoitza bakoitzetik noiz pasako diren:

Irailak 22 (eguena): San Andres-Etxaluze eraikuntza
Irailak 23 (egubakoitza): Uribarri
Irailak 26 (astelehena): Santamaina
Irailak 27 (martitzena): Musakola

Etxean dauden ezinduak euren mediku edo erizainarekin harremanetan jarri beharko diraw txertoa etxean jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak