Bestalde, Aritz Arrieta PSE-EEko zinegotziak Udalari eta Diputazioari –Rodriguezengana diputatu gisa zuzenduz– galdetu dio ea Iturbide egoitzarekin aurrerapausuak emateko asmoa duten. Ongizate zinegotzi Amaia Larrañagak honakoa erantzun dio: "Eskatzen jarraituko dugu baina denbora behar dute, ez dakit zertara datorren galdera. Nola ez dugu eskatzen segiko ba?".
Hirgintza arloko detaileak
Gai zerrendari erreparatuz, esandako moduan, hirigintza gaiak izan dira nagusi. Garaia gunean dagoen etxeak eraikitzeko lurzati baten eraikitzeko behin betiko baimena ematea –gero UTE-Uribarri enpresak erabakiko du eraiki edo ez– eta alde zaharra birgaitzeko plan bereziaren barruan garaje bat egiteko baimena ematea –ohiko zirkulaziorako errepide–, besteak beste.
Azkenik, iazko kontu orokorreko espedientea aho batez onartu du udalbatzak baina EAJko Maria Ubarrenetxeak Udalari eskatu dio diruaren kontrola ondo eraman dezala, desbiderapenak "ahal diren heinean" saihesteko.