Mankomunitatearekin lan hitzarmena eta Erguingo eskolako obrak berbagai gaur, ikasturte berriko lehen osokoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 13a

Gaur egingo da ikasturte politiko berriko lehen osoko bilkura, 18:00etan. Landuko diren gaien artean daude, besteak beste, Udalak Mankomunitatearekin sinatu beharreko akordioa Meatzerrekako garaje eraikinaren egoera erregularizatzeko eta Erguingo Herri Eskolako obrak.

Gai horiez aparte, Errasti kristaldegiaren egoitza zaharrari garaje erabilera ematea onartu behar du gaur osokoak. Izan ere, herrigune historikoaren barruan kokatzen da leku hori eta birgaitze plan bereziaren barruan onartu beharrekoa da. Plan horretan hainbat aldaketa eman dira eta hori izango da bat. Garaje erabilera izango duen alde zaharreko leku bakarra izango da, Hirigintza Sailak jakinarazi duenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak