"Asteburu aparta"

Xabier Urtzelai 2011ko irailaren 13a

Halaxe definitu dute Ointxe!-ko ordezkariek Tafalla aldean igaro duten asteburua. Aparta, klub moduan talde guztiekin asteburu-pasa egitea ekimen ederra delako, dena ondo antolatuta egon delako, eta hango taldeen kontra jokatutako lagunarteko partiduetatik ondorio onak atera dituztelako.

Ointxe! klubeko talde guztietako ordezkariak Tafallan izan dia asteburuan, han inguruko taldeen kontra lagunarteko partiduak jokatzen. Klub zuri-moreak 85 jokalari eraman ditu Beireraino –hango aterpetxean hartu zuten zapatu gauean atseden–, lehen nazional mailako jokalarietatik hasi, eta infantil mailakoetaraino. Hala, duela bi urte hasi ziren denboraldiaurrean horrelako kontzentrazioak egiten, baina aurten beste aurrerapauso bat eman dute, kategoria txikieneko gaztetxoak ere kontzentrazioan izan direlako.

MU taldea, txukun

Josu Larreategik zuzentzen duen MUk erronka handia izango du aurten, lehen nazional mailan kategoriari eutsi nahi diote, taldean izan dituzten bajekin obsesionatu barik –eta min hartuta dauden jokalariak lehenbailehen errekuperatzeko nahiaz. Hala, zapatuko partidua galdu egin zuten Ardoiren kontra, baina itxura ona emanaz, azken laurdenera arte indarrak parean egon zirelako. Domekan, berriz, Iruñeko Lagunak taldea ez zen Arrasatekoendako kontrario izan, Larreategiren mutilak erraz nagusitu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak