DVD horretan, abesbatza arrakastatsuaren historia eta ibilbidea errepasatuko da: sorrera, zuzendari aldaketa, atzerrira bidaiak, Goikobalu Txiki eta Gazteren sorrera, abeslari handien harrobia... Hori guztia, iraganean edo gaur egun ibilitako hainbat protagonisten eskutik eta lehengo eta gaurko irudi eta argazkiz.

Horretaz gain, Goikobaluk kantuz Donejakue bidea egiteko proiektua ere jasota dago; baita Arrasateko San Frantzisko elizan eta Iruñean egindako bi kontzertu ere; eta baita helicam-arekin asteazkenean grabatutako Arrasateko irudiekin osatutako kanta-klipa ere.
DVDa Arteman Komunikazioak enpresa egiten dabil. Eta, bestalde, Goikobaluk, bere kabuz, CD bat grabatu du. Bi lanak batera jarriko dituzte salgai Gabon aldera.