Lesakako Beti Gazteren aurka 1-0 galduta hasi du denboraldia Mondrak. Iban Rodriguez entrenatzailearen arabera, lehia parekatua izan zen: "Husnako berdinketa zen emaitza justuena". Gola 85. minutuan sartu zuen etxeko taldeak, baloi luze batean aurrelaria bizkor ibili eta Ander Ruiz de Azua atezaina gainditu ostean baloia sareetara bidalita. Lehen jardunaldia izateko "nahiko ondo" ikusi zuen bere taldea Rodriguezek: "Talde berria da eta oraindik maila hartzea falta zaie hainbat jokalariri. Jarrera aldetik oso ondo egon dira, gogo handiekin".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.