Gernika eta Ondarroara txangoa antolatu du Abaroak hilaren 22rako

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 12a

Bizkaian barrena ariko dira Arrasateko erretiratuak irailaren 22an. Izan ere, Gernika eta Ondarroa bisitatzeko txangoa antolatu du Abaroak egun horretarako. Gernikako Juntetxea bisitatu, sagardotegi batean bazkaldu eta Ondarroan geldialdia egin. Horixe da plana.

Lehenengo, halere, hamarretakoa egingo dute Gernikako erretiratuen elkartean. Ondoren, Gernikako Juntetxea eta Euskal Herria Museoa bisitatuko dituzte. Horren ostean, Laka-erdi sagardotegian bazkaria. Eta, itzuleran, Ondarroan geldialdia.

Bi autobus aterako dira Mondragoetik. Izen-ematea 27 euro da eta irailaren 15ean, eguenean, egin beharko da, 10.30ean, Abaroan. Txartelak, hilaren 20an banatuko dituzte, 11:00etan, Abaroan bertan.

Plazak libre geratuko balira, Arrasateko gainerako erretiratuen elkartekoek ere aukera izango lukete izena emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak