Ertzainek identifikatu egin zuten berehala ustezko lapurra, eta poltsikoetan begiratuta 400 euro inguru atzeman zizkioten, kopuru desberdinetako txanponetan.
Gero jakin ahal izan zutenez, bezero hark diru kopuru dezentekoa sartu zuen aurrez joko-makinan eta, jaso behar lukeen saririk jaso ez zuela iritzita, makina bortxatzea erabaki zuen.
Ertzain-etxera atxilo
Hau ikusita, Bergarako ertzain- etxeko agenteek atxilotu egin zuten: 40 urtekoa eta gizonezkoa da Arrasateko klubean atxilotutakoa.
Atxilotutako ustezko lapurra ertzain-etxera eraman zuten handik, egin beharreko diligentzietarako.