Gaur egingo da ikasturte berriko lehen Tokiko Gobernu batzarra, 18:00etan. Landuko diren gaien artean dago Pablo Uranga 6ko Gaztegunea. Obren jarraipena egiteaz gain, bizilagunei eraikinaren egitura konpontzeko egindako lanengatik dirua eskatzea landuko dute. Egoitza uztailean bisitatu zuten gaztetxoek baina urrira arte itxaron beharko dute gune berria erabiltzen hasteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.