Napoka Iriak zabalduko du Kulturate Akustikoak zikloa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ira. 9a, 12:00

Ander Mujika eta Miren Narbaiza bikoteak osatzen dute Napoka Iria taldea. 2005ean sortu zuten taldea eta hasieratik eskaini izan dituzte zuzenekoak formatu akustikoan. Besteak beste, Jeff Buckley, Pj Harvey, Pearl Jam eta Ani Difranco bezalako artisten eragina izan du talde eibartarrak. Kontzertua gaur izango da, Kulturateko areto nagusian 20:00etan; bihar, zapatua, Litoral taldeak jardungo du ordu eta leku berean.

Adituek diote inor ez dutela hotz uzten Napoka Iriaren zuzenekoek; Narbaizaren ahots indartsua eta gitarra soinuak besterik ez dituzte erabiltzen aretoa betetzeko.

Bergaran grabatutako diskoa

2005ean grabatu zuten euren lehenengo lana Narbaizak eta Mujikak. 2008an hiru kantuz osatutako bigarren maketa kaleratu zuten. Orain eskaintzen dabiltzan lana aurten zuzenean grabatutakoa da. Hain zuzen, Bergarako Zabalotegi aretoan grabatu zuten diskoa urte hasieran.

Aste bukaera batean bi kontzertu eskaini zituzten, kantu zahar, berri eta bertsioak nahastuz. Zabalotegin eskainitako hamar abesti aukeratu dituzte Lehertarazi edifizioak lana osatzeko. Gitarra elektrikoa, akustikoa eta ahotsa besterik ez dute erabili diskoan.

Grabazioak egin ostean Legarre estudioan txukundu zuten diskoa, Ander Barriusoren laguntzarekin. Diskoaren diseinu lanak Mujikak berak egin ditu.

Zapatuan, Litoral

Kulturate akustikoak zikloaren barruan bigarren emanaldia Litoral taldeak eskainiko du bihar zapatua, 20:00etan. Pau Roca musikaria da Litoral taldeko burua; gainerako kideak eskarmentu handiko musikari Ivan Cuevas, Edu Baos, Manu Moreno, Guillaine Goosse eta Pablo Magariños dira.

Folk doinuak sortzen dituzte, eta katalana eta frantsesa erabiltzen dute euren abestien letretan. Musika sortu eta zuzenean jotzeko askatasuna bilatzen du Litoral taldeak, mugarik eta hesirik gabeko filosofia jarraituz.
Arrasateko Udalak antolatutako kontzertu zikloa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak