Ointxe!-ko jokalari denak Tafallara

Xabier Urtzelai 2011ko irailaren 9a

Ez dago denboraldia talde giroan hastea baino modu hoberik, eta Ointxe!-koak ez dira txikikerietan ibili, klubeko jokalari guztiekin irteera egingo dute-eta asteburuan, Tafallara. Hala, klubeko ia 100 gazte batuko dira Ointxe!-ren kontzentrazioan, eta Beireko aterpetxean igaroko dute asteburua klubeko senior mailako hiru taldeek, gazte mailako bi taldeek, kadete mailako bi taldeek eta baita ere infantil mailako hiru taldeek ere. Hain zuzen ere, iazko irteeraz alderatuta infantilen parte-hartzea da aurtengo berritasuna.

Ointxe!-ko talde guztiek lagunartekoak jokatuko dituzte Nafarroako beste talde batzuen kontra, eta denboraldiko lehenengo partiduak izango dira ia guztiendako, Euskal Ligako gazteendako ezik, joan den asteburuan Easo Kopan parte hartu zutelako.

Sekula ere ez horrenbeste
Lehenengo aldiz batuko ditu Ointxe! klubak horrenbeste gazte halako irteera batean. Baina, klubeko ordezkariendako garrantzitsua da taldeko gazteek euren erreferente diren nagusiagoekin asteburua pasatu ahal izatea; horregatik emanago dituzte infantilak.
Hala, jokalari guztiek bihar, zapatua, dute hitzordua, 10:00etan, Beirerako bidea hartzeko –Tafallatik hamar minutura dago.
Informazio gehiago, Ointxe!-ren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak