Arantzazura erromesaldian joango diren arrasatearrendako hitzordua, hilaren 11n

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 8a

Arrasateko erromesek Arantzazuko Amaren egunaren hurrengo domekan egin ohi dute erromesaldia Arantzazura. Bada, aurten irailaren 11n izango da. Oinez joan gura dutenak Kontzezino kalean elkartuko dira, 06:30ean. Bedoña, Larrino eta Urkulutik buelta egin ostean igoko dira Arantzazuraino; Gesaltzako bihurgunean hartuko dute santutegirako bidea. Autobusan joan gura dutenek, berriz, 09:00etan dute hitzordua Garibaiko autobus geltokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak