Gaurtik domekara arte jai giroa nagusi Uribarri-Erguinen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko irailaren 9a

Auzoko jaiak ospatuko dituzte Uribarri-Erguienen gaur hasi eta domekara arte. Egitarau zabala prestatu dute; hala, alkatetzak "guztien gustukoa" izatea espero du. Bide batez, antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko eskatu die auzotarrei.

Egitaraua

Irailak 9, egubakoitza

14:30 Auzo bertso bazkaria Txondorrako terrazan.
17:00 Txatxilipurdirekin jolas eta tailerrak usaetxe plazan.
19:00 Suziri jaurtiketa auzoko jaiei hasiera emateko.
19.30 Bolo-bolo eta buruhandiak umeentzako.
23:00 Arrasateko rock taldeen kontzertua Udalpe plazan, goizaldera arte; Madriguera eta Lined Hardcore taldeekin.


Irailak 10, zapatua

10:00 Diana, suziriak eta buruhandiak.
10:00-14:00 Uribarri eliza inguruan Segwayak (40 kilotik 115 kilorainoko ume eta ez ain umeendako).
11:00-13:00 Gazteendako ekintzak Erguingo Gaztetxoko kanpoan, Gaztetxokokoen eskutik.
11:00-14:00 Puzgarrien jolas-parkea umeentzako Usaetxe plazan.
13:00 Lunch herrikoia Usaetxe plazan.
17:00-20:00 Haur parkea Usaetxe plazan.
18:00-00 Karaokea Chinba Reproductions taldearen eskutik Imanol Gallegok zuzenduta.
23:00tatik aurrera Alai taldearekin erromeria Usaetxe plazan goizaldera arte.

Irailak 12, domeka

10:00 Diana eta suziriak.
10:30-13:30 Rokodromo, tirolina, ohe elastikoa eta San Migel kutxekin dorreak Iturripen.
11:00-14:00 Haur parkea Usaetxe plazan.
12:00 Bertsolariak Arimazubi plazan.
13:00 Herri kirolak Arimazubi plazan. Poteoa Bilboko gaiteroek alaituta.
16:30-19:30 Rokodromo, tirolina, ohe elastikoa eta San Migel kutxekin dorreak Iturripen. Astoak eta ponyak txikiendako.
17:00-20:00 Haur parkea Usaetxe plazan.
18:30etik aurrera Arimazubi plazan Manu eta Latin Dancing taldearekin dantzak (salsa,merenge eta….)
eta ondoren jaien amaiera iragartzeko su artifizialak Olandixotik jaurtíta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak