Etzi, zapatua, 10:30etik 20:00etara luzatuko dira ospakizunak Landa urtegiaren inguruan. Jatekoak, edatekoak eta musika izango dute hara joango direnek.
Sardinak eta ardoa
Bazkideendako sardinak eta ardoa banatuko dute egunaren hasieran. Ondoren ohorezko brindisa egingo dute eta Extremadurako ereserkia abestuko dute.
Txapelketak ere ez dira faltako Landan. Kartetan jardungo dute cuatrola eta txintxonean (azken hori emakumendako). Horrez gain, gazpatxo, tortilla, gazta eta ardo lehiaketak egongo dira, eta baita sandia (handiena) eta meloi (pisutsuena) lehiaketak ere. Soka-tira eta uztai jokoak ere egongo dira.