Ekai Centerreko kafe-tertulia gaur 15:00etan hasiko da; lehenengo, Ekai Centerreko arduradun Adrian Zelaiak gaia kokatuko du eta Euskal Aurrezki Kutxak Banku Bihurtzeko Prozesuari buruzko EKAI Center-en Egitasmoaren Egoera delako hitz-aurrea egingo du, eta 15:20 inguruan hasiko da Jimenez Muniainen hitzaldia. Gero, parte-hartzaileek galderak eta komentarioak egin ahal izango dituzte.
Hurrengo kafe-tertulia hilaren 13an, martitzena, izango da eta Alternatibako bozeramaile Oskar Matute izango da gonbidatua.
Adrian Zelaia, mahai-inguru baten
Hain zuzen, Ekai Centerreko zuzendaria, Adrian Zelaia, izango da gonbidatuetako bat Martin Ugalde Foroak antolatutako mahai-inguruan. Beste biak Xabier Iturbe, Kutxako presidentea, eta Kutxako kontseilari ohi Joxean Urkiola izango dira. Kutxen bat-egitea da izenburua, eta hilaren 15ean, eguena, egingo dute, Andoainen, eta gonbidapen bidez da sarrera.