Realak klub txuri urdinaren urrezko eta brillantezko intsignia emango dio Astoreri, azken hamazazpi urte hauetan erakutsi duen "fideltasun eta konpromisoarengatik". Entregatze ekitaldia oraingo zapatuan izango da, Anoetako Presidentearen Palkoan, Realaren Bartzelonaren arteko partiduaren atsedenaldian. 18:00etan jokatuko da partidua. Gaur egun Nike multinazionalak ekipatzen ditu Realeko taldeak, baina azkeneko 17 urteotan Arrasateko kirol marka izan da txuri-urdinen hornitzaile nagusia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.