EPA-HHIren zentro berrian dena gertu hilaren 15ean hasiko duten ikasturterako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 7a

Ilusioarekin eta gogotsu dago Arrasateko EPA-HHI zentroko irakasle taldea ikasturte berriari begira. Egoitza berria dute Arrasate pasealekuan eta Miren Bengoa zuzendariaren arabera, zentro berriak ez du konparaziorik Ferrerias kalean zuten egoitzarekin: "Ferreriasen jende larregi ginen, ikasle batzuk Aretxabaletara bidali behar izaten genituen eta beste batzuk Etxaluzen ematen zituzten klaseak. Orain denok leku berean egongo gara, askoz hobeto". Hilaren 15ean hasiko dute ofizialki ikasturte berria, egun horretan amaitzen da-eta ohiko matrikulazio-epea.

Egoitza berriak zazpi ikasgela, informatika gela bat, liburutegia, zuzendaritza gela bat, irakasle gela bat eta itxaron-gela bat izango ditu. Oraindik ez dute ekipamendu guztia jaso; oraingoz, esaterako, ez dute irakasle gelako mahairik eta interneterako sarbiderik. Miren Bengoa zuzendariak dioenez, datozen egunotan jasoko dute, eta hilaren 15erako, ikasturtea hasiko den egunerako, dena gertu izatea espero dute.

Bestalde, hilaren 16tik 22ra luzatuko da hizkuntza atzerritarretan ikasteko izenematea.

Egoitza berriarekin, "oso pozik"

"Orain eskola bat garela dirudi. Lehen sartu ezinik ibiltzen ginen eta orain, berriz, oso egoitza kuriosoa daukagu. Oso pozik gaude", dio Bengoak. Gainera, Udaleko langileei eskertu gura die uztailean jaotako laguntza, lekualdatzearekin buru-belarri zeudenean, hain zuzen.

Arrasate Irratian egindako elkarrizketa entzungai

Lurdes Jauregialtzo, EPAko lan-taldeko kidea astean Arrasate irratian izan da hastear den ikasturterako dituzten helburu eta erronken gainean berbetan. Jarraian duzue elkarrizketa osoa entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak