Bihar, Sixto Jiménez Muniain aditua etorriko da Garaia Berrikuntza Guneko Ekai Centerrera. Basques 2.0 fundazioko ekonomialari eta enpresaburua da, eta, Ekai Centerreko arduradunek aurkezpena egin (15:00) eta gero, gaiaz hitz egingo du (15:20-16:00). Horren ondoren, ordu beteko berriketaldia egingo du entzuleekin. Horren aurretik, Ekai Centerrek Euskal Aurrezki Kutxak Banku Bihurtzeko
Prozesuari buruzko EKAI Center-en Egitasmoaren Egoera delako emanaldia egingo du (15:00-15:20).
Lagun kopuru mugatua hartuko dutenez, interesa duenak lehenbailehen deitzea komeni da, 943 250 104 telefonora, hain zuzen ere.
Solasaldi horien barruan, atzo, martitzena, Alkartasuna Fundazioko presidente Rafa Larreinak (argazkian, solasaldiko une bat) egin zuen bere hitzaldia; eta hilaren 13rako, martitzena, Alternatibako ordezkari Oskar Matute da etortzekoa.
Guztiek gai berbera dute ardatz: Euskal Aurrezki Kutxak Banku Bihurtzeko Prozesua.