Gosek Mercat de Música Viva jaialdian parte hartuko du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko irailaren 6a

Kataluniako Vic herrian urtero ospatzen den Mercat de Música Viva (MMVV) azokan kontzertua eskainiko du Arrasateko Gose taldeak. Irailaren 14tik 18ra izango da jaialdia, aurten 23. aldiz. Gosek irailaren 16an, egubakoitza, eskainiko du kontzertua El Sucre eszenatokian, 01:00etan.

Gosez gain beste hainbat talde eta artista garrantzitsu ere izango dira: Sidonie, Russian Red, El Pets, Los Delinquentes eta Sfdk, besteak beste.

Zapatuan, Euskal Etxean

Bestalde, irailaren 17an, zapatua, Bartzelonako Euskal Etxean eskainiko dute kontzertua arrasatearrek, 20:00etan (5 euro).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak