Honako material hau batuko dute Birzikleta azokarako: egoera onean dagoen edozein material; edozelako bizikletak, mendikoak, paseokoak, errepidekoak…; Haurren bizikletak; Triziklo, patin, patinete, kasko, belozimetro, gurpil, eskularruak, mailotak…
Materiala Udal azokan batuko da hiru egunetan:
- Irailak 10, zapatua: 11:00-13:00.
- Irailak 13, martitzena: 11:00–13:00 eta 17:00–19:00.
- Irailak 15, eguena: 11:00–13:00 eta 17:00–19:00.
Salneurria jabeak jarriko dio eta saltzen ez den materiala eta saldutakoaren zenbatekoa jabeari itzuliko zaio irailaren 22an, eguena 17:00etatik 19:00ra bitartean, Udal azokan.
Hona hemen egitarau osoa:
Zapatua, 17
- 11:00–15:00: Birzikleta azoka. Bigarren eskuko bizikleta azoka. Seber Altube plazan.
- 11:00-14:00: Seg way eta Trikke. Biteri plazan.
- 11:00-15:00: Erakusketa: Emisio txikiko ibilgailuak. Mugitzeko beste era bat. Biteri plazan. Auto hibridoak eta elektrikoak, Paseoko bizikletak, tolesgarriak, elektrikoak, Segwayak ...
Domeka, 18
- 11:00: Bizikleta bira. Arrasatetik Eskoriatzako plazaraino bidegorritik. Irteera: Seber Altube plazan.
Martitzena, 20
- 19:00: Ikus-entzunezkoa Kultur ateko Jokin Zaitegi gelan. Famili giroan bizikletaz bidaiatzea: zure neurriko proposamen bat.
Eguena, 22
- 17:00: Mugikortasun eta irisgarritasun tailerrak Seber Altube plazan. Irisgarritasuna lantzeko jarduerak eta mugikortasunari buruzko hausnarketa.