Altamirako igogailuak itxita, barikura arte

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko irailaren 6a

Altamirako bi igogailuetako pasabideetan ura pilatzen da eta arazo horri irtenbidea ateratzeko, igogailuak itxita egongo dira egokitzapen lanengatik egubakoitzera arte, egubakoitza barne.

Altamirako igogailuak 2009ko Gabonetan zabaldu zituzten eta aurretik ere beste behin itxi egin behar izan zituzten pasabideetako arazo horri irtenbidea atera nahian. Hala ere, egokitzapen lan horiek egiten hasi eta euria hasi zenez, ezin izan zituzten lanak bukatu.

Aste honetarako eguraldi ona iragarrita dagoenez, espero dute oraingoan egubakoitzerako dena konponduta uztea, Juan Antonio Urdangarin, Arrasateko Hirigintza saileko buruaren esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak