Fagorrek sei prentsa robotizatu egingo ditu Volkswagenendako

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 5a

Fagor Arrasatek munduko prentsa robotizatu lerro aurreratuenetariko bat egingo du Volkswagen etxearendako.

Mondragon Korporazioko TU Lankide aldizkarian argitaratzen da informazioa. Albistean esaten denez, Fagorrek eta Kuka robot enpresak batera garatu duten Waveline kontzeptuan oinarritutako instalazio bat izango da, sei prentsa izango ditu eta Volkswagen-en Hego Afrikako lantegian ipiniko dute.

Waveline sistema berriari esker, prentsa-lerroko elementu guztiek erabat sinkronizatuta lan egiten dute, eta askoz azkarrago prozesatu daiteke; kasu batzuetan, %50 agudoago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak