Kale-zirkuan diziplina ugari batu zituzten: zirkua, antzerkia, dantza eta klown teknikak, besteak beste. Ikuskizunaz gozatzen ari zen Aimar mutikotxoa ere animatu zuten eurekin parte hartzera. Mutikoa txundituta gelditu zen pailazoek egindako trikimailuekin eta publikoak irribarre eta txaloekin erantzun zuen uneoro.
Alejandra Zeziaga partaidea
Zirkuko partaideetariko bat, Argentinan bizi den arrasatear bat izan zen, Alejandra Zeziaga, eta ikusklzunaren amaieran aitortu zigun oso pozik gelditu zela herrian egindako bere lehen emanaldiarekin. Aita hemengoa zen eta beretzat Arrasate leku hunkigarria delaesan zigun. Gaineratu zigun, harrera oso ona izan zutela publikoaren aldetik eta oso gustura gelditu zirela.