Udaltzaingoak adierazi moduan, taberna horietako langileak bileteak faltsuak diren edo ez irakurtzen duen makinan pasa zituzten eta han ikusi zuten faltsuak zirela.
Bestalde, abuztuan izandako lapurretei buruz galdetuta, udaltzaingoak adierazi du Lizarra tabernara eta IF lurrin dendara sartu direla lapurrak. Lizarra tabernan joko-makinako dirua eraman zuten lapurrek eta IF dendan, koloniak. Etxe partikularretan lapurretak izan diren edo ez galdetuta, denuntziarik, behintzat, ez dutala jaso erantzun dun udaltzaingoak.