Erritmo onean doaz Amaia antzokiaren kanpoaldeko obrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 1a

Obra Sailak jakinarazi duenez, erritmo onean doaz Amaia antzokiko sarrera egokitzeko lanak. Obrak uztailaren 11n hasi ziren eta obraren zuzendaritza taldeak Udalari adierazi dio irail amaieran amaitu ahalko direla. Kultur eskaintzan behintzat ez du eraginik izango antzokiaren atea dagoeneko erabilgarri dago-eta.

Uztailean zinema Monterron parkera eramango zutela aprobetxatuz, Amaiako sarrerako eremu urbanoa berritzen hasi ziren uztailaren 11n. Zertarako? Bada, antzokia ageriago egon dadin eta irisgarritasuna hobetzeko. Lanek bi hilabete eta erdi irautea aurreikusi zuen Udalak baina Obra Sailak adierazi berri duenez, irail amaierarako amaitzea espero da.

Eraginik ez kultur eskaintzan

Hala, obrek ez dute Amaia antzokiko kultur eskaintzan eragin zuzenik izango. Izan ere, dagoeneko aterpeko sarrera libratu dute eta ikusleak bertatik sar daitezke. Ikasturte berriko lehen pelikula irailaren 17an botako dute: Woody Allen zuzendari famatuaren Media noche en Paris, hain zuzen (19:30ean eta 22:00etan). 

Uarkapeko lanak, amaituta

Bestalde, Obra Sailak jakinarazi du Uarkapeko teilatua iragazgaitzeko lanak amaitu direla: "Azken erremateak falta dira baina obra amaituta dago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak