Hona hemen udal zerbitzu garrantzitsuenen ordutegia, zerbitzuz zerbitzu:
Biztanleen Arreta Zerbitzua –BAZ–: Irailaren 1etik aurrera astelehenetik egubakoitzera 08:30etik 19:00etara. Zapatutan 09:00etatik 13:00etara.
Liburutegia: irailaren 1etik 8ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Zapatuan itxita. Irailaren 12tik aurrera, 10:00etatik 20:30era. Zapatutan 10:00etatik 13:00etara.
Kiroldegia: Irailaren 1etik aurrerako astegunetan 07:00etatik 22:00etara. Irailaren lehenengo hiru aste bukaeretan udako ordutegia oraindik: 09:00etatik 21:00etara. Irailaren 24 eta 25eko aste bukaeratik aurrera hasiko dira neguko ordutegiarekin.
Udaltzaingoa: Udaletxean, astegunetan 07:30etik 20:30era eta zapatutan 09:00etatik 14:00etara. Nafarroa etorbideko egoitzan, berriz, eguneko 24 orduak zabalik.
Udaletxea: Ohiko ordutegian goizez zabalik.
Gazte Bulegoa: Irailaren 1etik aurrera astegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Udal euskaltegia: Irailaren 1etik aurrera astegunetan 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Emakume Txokoa, adibidez, irailaren 5era arte gutxienez itxita egongo da.