Esandako moduan, iraila hilabete berezia izaten da Udalaren funtzionamendurako, abuztuan jarduera eten egiten delako. Beraz, urritik aurrera hasiko da udal funtzionamendurako plenoan zehaztu zen moduan jarduten.
Hirigintza eta Obren batzordeak, astero
Hirigintza eta Obren batzorde informatzaileak astero batuko dira: Hirigintzakoa eguaztenero batuko da, 17:30etik aurrera, eta Obretakoa, berriz, astelehenero 16:30etik aurrera. Gainerako batzordeak hamabost egunean behin batuko dira.