Aspalditik abiatu behar zen obra da, Fagorrek Garagartzako lantokia handitu zuenetik datorrena. Orduan Udalak eta Fagorrek hitzarmena sinatu zuten biribilgunea egiteko eta dagoeneko Udalak jaso du Fagorrek emandako diru kopurua. Bada, atzerapenak atzerapen, martxan da proiektua.
Otsailera arte gutxienez
Lanak abenduan amaitzea jasotzen du kontratuak baina Udaleko Hirgintza Sailetik adierazi digute beranduago amaituko direla. Hori bai, Gabonen ostean izango dela bai, baina ez dakite esaten noiz amaituko diren zehazki. Obretan diharduten langileek adierazi digutenez, gutxienez otsailera arte luzatuko dira lanak.
Ahalik eta eragozpen gutxien sortu
Biribilgunearen helburua da errepide tarte horretan sortzen den zirkulazio altua arindu eta segurtasuna bermatzea. Bestalde, obrek iraun bitartean ahalik eta eragozpen gutxien sortzea espero du Udalak. Izan ere, biribilgunea ez da egun errepidea pasatzen den leku berean joango eta beraz, zatikako mozketak izango dira eragozpen aipagarrienak. Hau da, Udalak ez du aurreikusten bidea moztu beharko denik; bide alternatiborik ez da egongo.