Bihar, irailak 1, irekiko da kiroldegiko ikasturte berriko ikastaroetan izena emateko epea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abuztuaren 31

AUKEA kirol erakundeak aurkeztu ditu 2011-2012 ikasturterako ikastaro berriak. Urtero moduan, era guztietako jarduerak izango dira, adin guztiendako. Kiroldegian bi eremu bereizten dira: eremu lehorra eta bustia. Bada, lehorreko ekintzak hilaren 19an jarriko dira martxan eta eremu bustikoak, berriz, urriaren 3an. Bestalde, umeen igeriketa ikastaroetan zozketa bidez zehaztuko da izenematea. Izan ere, ikastaro horietan eskaerak eskaintza gainditzen du eta AUKEAko arduradunek erabaki dute zozketa bidez egitea, aukera berdintasuna bermatzeko; irailaren 1etik 15era eman ahalko da izena.

Irailaren 19an martxan jarriko diren lehorreko ekintzen eskaintza zabala izango da oso. Nagusiendako gimnasia berezietatik hasi eta spinning edo body pump moduko intentsitate altuko ekintzetaraino. Gainera, kirola eta erlaxazioa uztartzen dituzten ekintzak ez dira faltako, hala nola, pilates, Tai Chi eta Yoga.

Urriaren 3an abiatuko diren ur eremuko ekintzei dagokienez, bestalde, honako jarduerak eskainiko ditu AUKEAk igerilekuan: helduendako hastapen, hobekuntza eta estilo ezberdinetan oinarritutako igeriketa ikastaroak, haurrendako ikastaroak eta igeriketa egokitua. Haurdun daudenendako ikastaro bereziak ere antolatu dira.  Azkenik, Aquagym-ak, hots, uretan egiten den gimnasiak, ez du hutsik egingo aurten ere.

Beheko taulan dituzue ikastaroen gaineko xehetasun guztiak:

 

kirol eskeintza 2011-2012 A3

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak