Urriaren 6an itzuliko dira Kooltur Ostegunak, Atom Rhumbarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abuztuaren 30a

Ikasturte berria ate joka dugu dagoeneko eta oraindik hilabete pasatxo falta bada ere, Kooltur Ostegunak ekimena indartsu itzuliko dela garbi eta ozen esan dezakegu. Urriaren 6an izango da lehen kontzertua, Maritxu Kajoi bezperan. Atom Rhumba talde ezaguna izango da lehen gonbidatua. Formatuan ez da aldaketarik izango: eguenetan, 22:00etatik aurrera, eta talde bakarra bost euroren truke. Eta noski, askotariko estiloetan oinarrituz, gustu guztiak asetzeko moduko eskaintza.

Haritz Zubiate Kooltur ekimenaren antolakuntzako kideak aurreratu duenez, beste talde entzutetsu batzuk bisitatuko dute Arrasateko gaztetxea. Horien artean daude, esaterako, Zea Mays, Split 77, Anai-arrebak eta Mursego. Kontzertuen eskaintzan ez da aldaketarik izango, lehen urtean oso ondo funtzionatu zuen-eta.

Urte osorako bonoa lortzeko aukera

Hori bai, Zubiatek jakinarazi du zozketa bat antolatzeko asmoa dutela. Helburua da AGAKOrekin batera hartu zuten musika ekipoa ordaintzen joatea: oraindik erabat zehaztu ez badute ere, errifak saltzeko asmoa dute eta saria izango litzateke urte osorako sarrera ahalbidetzen duen bonoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak