Lurzoruaren egoera hobetzeko lanak direla-eta, Zerkaosteta kalea itxita egongo da autoendako. Izan ere, kale horretan galtzada-harrien egoera ez da batere ona eta arazoa konpondu arte autoek ezingo dute asteon Zerkaosteta zeharkatu. Astelehenetik aurrera espero du Udalak kale horretako autoen zirkulazioa normaltasunera bueltatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.