Trafikotik aditzera eman dute arretaz gidatzeko inguru horretan, hain justu ere, Epeleko eta Eroskiko biribilen artean, Pesako autobusak atseden hartzen duten tokiaren parean. Izan ere, antza, galtzadan gasolioa baitago eta irristakor eta arriskutsu dago. Lekuko batek esan digunez, autobus batek isuri du olioa errepidera eta auto gidari batek baino gehiagok arazoak izan ditu errepidean, gurpilek irrist egin eta autoari eusteko.