Ibai Arteren irailerako eskaintza: 15 egunetan ogia doan eskuratzeko aukera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko abuztuaren 29a

Ibai Arte merkataritza elkarteak eskaintza berria abiaraziko du irailean. Izan ere, bezeroen artean 15 egunetako ogia doan banatuko du elkarteko kide diren hamar saltokitan. Egun bateko ogia doan jasotzeko 15 txeke banatuko ditu zozketa bidez Ibai Arte txartela erabiltzen duten bezeroen artean. Txeke horiek urriaren 31ra arte erabili ahalko dira.

Ibai-Artek jakirik oinarrizkoena doan banatzeko eskaintza abiaraziko du irailean bere bezeroen artean. Hau da, 15 egunetan ogia doan eskuratzeko aukera izango dute bezeroek. Nola? Bada, Ibai Arte txartela erabilita: merkataritza elkarteko kide diren saltokietan, erosketa ordaintzerako orduan datafonotik irteten den txartelean begiratu beharko dute bezeroek zortekoak izan diren edo ez jakiteko.

Beraz, Ibai Arte txartelarekin gero eta erosketa gehiago egin, gero eta aukera gehiago izango du bezeroak 15 txeke horiek eskuratzeko. 100 bezero sarituko ditu elkarteak.

Urriaren 31ra arte trukatzeko aukera

Zortekoak izan diren bezeroak Olarte kaleko 29. zenbakian kokatuta dagoen Beinke saltokira joan beharko dira 15 txekeak jasotzeko. Urriaren 31ra arte izango dute txekeok trukatzeko aukera, honako hamar saltoki hauetan: Fruteria Perez –Maestro Guridi, 3–, Agirre-Etxe –Zarugalde, 33–, Autoservicio Fatima –Erguin, 3–, Solbes –Iturriotz, 11–, Landaluze –Iturriotz, 7–, Azpilikueta –Doctor Bañez, 10–, Salegi –Olarte, 20–, Feli –Okendo, 3–, Galburu –Olarte, 12– eta Izoztegi –Iturriotz, 7–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak