Uztailean izan zen Goiena Arrasateko saskibaloi jokalariarekin, eta orduan adierazi zuen azken denboraldian aurrerapauso handia egin zuela. Besteak beste, denboraldian egindako lan onari esker Pablo Lasoren deia jaso zuen, Euskal Selekzioarekin Argentinara joateko, hainbat lagunarteko jokatzera. Esperientzia ederra izan da, Arrasateko Ointxe! klubeko webgunean kontatzen duen moduan, eta Argentinatik eman zuen berria, Azpeitian jokatuko duela, alegia.