Jabeen erdiek baino gehiagok eskatu dute Babes Ofizialeko etxearen jabetza osoa

Leire Kortabarria 2011ko abu. 29a, 09:15

Txaeta Kaleko 5. eta 7. zenbakietako eta Nafarroa Etorbideko 8. eta 10. zenbakietako babes ofizialeko etxebizitzen 104 jabeetatik erdiek baino zerbait gehiagok eskatu dute euren etxebizitza erostea, horrela jabe oso bihurtuz. Arrasaten horretarako egokitutako bulegoko datua da.

Eusko Jaurlaritzak maiatzean eman zien aukera babes ofizialeko etxebizitzen titularrei bizi ziren etxebizitzaren lurra erosteko. Arrasaten, horren gaineko informazioa emateko arduraduna Jesus Markaide agentea izan da, eta berak jakinarazi du kanpainaren emaitza.

Esandako datua uztailaren 27koa da, eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean bukatu zen. Kasu guztietan, jabeek Azalera Eskubidea delako erregimenean zuten jabetza.

Datu hori Deba Garaia etxe-agentzian egokitutako bulegokoa da. Hori zen aukera bat; zuzenean egiteko aukera ere bazegoen, izan ere, ekainean horretarako inprimakiak jaso zituzten etxe-jabeek, Markaiderekin izandako batzar informatiboan.

Lurzorua erosteko eskubidea bakarrik lur-azalerari dagokio, eta Babes Ofizialeko kalifikazioa ez da aldatzen.

Jabeen %40 edo %50ek, Gipuzkoan

Markaideren esanetan, Gipuzkoako higiezinen agenteen ustea da afektatuen %40 eta %50 inguruk eskatu dutela jabe oso bihurtzea, eta jabe gehienek 12.000 eta 18.000 euro artean inbertituko dute. Datu horiek ez daude Etxebizitza Sailak konfirmatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak