Markako salgai-hondarrak Lasagabasterren

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abuztuaren 25a

Arrasateko Lasagabaster arropa dendak merkealdiak jarri ditu gaur. Txamarra eta txaketak 35 eurotan jarri dituzte salgai, eta soineko, fraka eta kamisetak, 15 eurotan, adibidez. Aukera paregabea izan da markako arropak merke eskuratzeko. Mauka izugarria, askorendako.

Abuztuko oporren ondoren egiten dute horrelako merkealdiak Lasagabasterren. 9:30ean ireki dute denda, eta ireki orduko jende ilara zegoen atean zain. Izan ere dagoeneko famatuak dira Lasagabasterreko saldoak; Arrasateko jendea ez ezik, inguruko herrietakoak ere etortzen dira aukera bila.

Denda beteta egon da goiz guztian, eta jendea pozik irten da, gustura erositakoarekin.

Orain dela hiru urteko arropa

Lasagabasterreko arduradunek azaldu dute orain dela hiru denboraldiko arropa jartzen dutela saldoan, denboraldiko arropa erosi duten bezeroei errespetuagatik.

Gaur, eguena, eta bihar, egubakoitza izango dituzte merkealdiak. Bi egun hauetan saltzen ez den arropa mojei eramaten dietela azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak