"Gizarteak berriz ere eman dio bizkarra heriotz zigorra ezarria zeukan emakume bati", dio Tratu Txarren Aurkako Plataformak, Deisy Mendozaren hilketa salatuz

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 23a

Arrasateko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako plataformak ere bat egin du atzo Bilbon tratu txarrengatik salatuta zeukan senar ohiak hildako Deisy Mendozaren kasuaren salaketekin. Hedabideetara bidalitako ohar baten diote "hiltzaileak bere hitza bete" eta "hurruntze agindua ezarrita ere" hil egin zuela emakumea. "Berriz ere guztiak huts egin" duela diote, "babes neurriek, protokoloek, zenbait auzokoren interesik eza eta indiferentziak eta gizartearen sentsibilitate eta konpromiso faltak". Hori guztia salatu eta hilketa kondenatzen dute plataformatik, nabarmenduz gizarteak "berriz ere eman diola bizkarra heriotz zigorra ezarria zekan emakume bati".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak