Lapurreta gertatu da gaur gauean IF lurrindendan

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 23a

Gizonezkoentzako fragantziak eta tratamenduak lapurtu dituzte gaur gauean Olarte kaleko IF lurrindegitik. Lapurrek alarma manipulatu eta ez duenez jo, zehazki ez dakite lapurreta zer ordutan izan den. Dendako arduradunak azaldu duenez, lapurtutakoaren zati bat dendan bertan utzi dute lapurrek, poltsa batzuetan. Ertzaintza 09:30ean izan da bertan, orduan abisatu baitie langileek, denda irekitzera zihoazen momentuan, gertatutakoaz konturatuta.

Ertzaintzak baieztatukoaren arabera, zerraila puskatu eta barrura sartu dira lapurrak eta barruan aurkitu dituzte poltsa batzuk, dendako salgaiekin, eroateko prest.

Antzerako lapurreta bat orain bi urte geratu zen dendan bertan, dendako arduradunak kontatu duenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak