San Bartolomeak Uribarrin, martitzen eta eguaztenean

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 23a

Gaur eguerdian hasiko dira San Bartolomeak Uribarri auzoan, abuztuko festetan, Arrasateko hitzordu klasikoa, inondik inora. Buruhaundi eta eta etxafleroekin hasiko dituzte jaiak eta 14:00etan auzoko bazkaria egingo dute. Bi zita nagusi, osterantzean, gaur: 19:00etan Bergarako zezen eta poniekin jolasak egongo dira eta 22:30ean bertso saioa Sebastian Lizaso, Igor Elortza eta Aitor Mendiluze; Jokin Labayen gai-jartzaile.

Gaur eta bihar ospatuko dituzte San Martolomeak Uribarrin. Hona, biharkoa:

  • 11:30ean Etxaflero jaurtiketa.
  • 12:00etan Meza
  • 12:00etan Umeentzako puzgarriak
  • 16:30ean Mus txapelketa (Izenematea 15 euro bikoteko)
  • 17:00 Puzgarriak
  • 19:00 Pintxo poteoa eta dantzaldia Titau taldearekin

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak