Baserri eta txaboletarako ur-ponpaketa estazioa diseinatu dute MUko ikasleek

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 23a

Baserri nahiz txaboletarako eta ur edangarria ala energia nekez eskura dezaketen lekuetarako ur-ponpaketa estazioaren prototipoa eraiki dute, 10 metro ponpatzeko ahalmena duena,  MUko Mekanika Ingeniaritzako zenbait ikaslek. Arrasate eta Goierriko campusetako ikasleek sortu dute estazioa eta joandako ikasturtean eraiki dute prototipoa bai eta proiektua bideragarri izan dadin kalkuluak atera.

Problem Oriented Project Based Learning delako metologiarekin dabiltza garatzen proiektua eta behin, aurreko ikasturtean, lehen fasean prototipoa eraiki eta bideragarritasuna aztertuta, bigarren fasean piezak fabrikatzeko aurrekontua egin, piezak erosi eta goragoko zikloetako ikasleen laguntzarekin egin beharko dute aurrera.

Metodologia honi esker, Arrasateko 45 ikaslek eta Goierriko beste 30k, lehen ikasturtetik bertatik hasita, proiektu baten parte hartu eta urtean zehar lortutako gaitasun eta trebetasunak erabiltzeko aukera daukate. Proiektuak, hain zuzen, ebaluazioen %50 hartzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak