Buesa Arena pabiloiaren handitzea zuzentzen ari da LKS

Edu Mendibil 2011ko abu. 10a, 12:36

Gasteizko Buesa Arena pabiloiaren teilatu berria arrakastaz ezarri dute LKSk eta Arabako Foru Aldundiak aurreikusitako epeetan. Teilatu berriaren zatirik nagusia, 220 tonako pisua duena, 48 puntutan enkajatu zuten aurreko astean. Gasteizko kirol pabiloia handitzeko proiektuaren laguntza teknikoa eta obra zuzendaritza darama LKSk eta erritmo onean doaz aipatutako lanak.

Arabako Foru Aldundiak eta LKSk zehaztutako lan epeak betetzen ari dira. Pabiloiaren handitze lanetan Lagunketa, Zikotz eta Giroa enpresek osatutako behin behineko enpresak ere hartzen du parte. Karamelua izenez ezagutzen den zati nagusiak borobil itxura dauka eta 126 metroko diametroa. Lehengo kupula zaharra oraingo kokapenera eraman zuen garabi berak jaso du pieza berria. Buesa Arenako teilatu berriak egitura espaziala eta 2,5 metroko lodiera dauka; 5.090 m2ko eremua hartzen du eta 116 metroko luzera. 22 m baino gehiago igo dute eta harekin batera igo dituzte teilatuko uhalak, pasabideak eta instalakuntzak, gerora begira horiek ezartzeko lanak altuera horretan egin behar ez izateko. 

12 isuriko estalkia da eta kanpora %3ko aldapa dauka. Egitura 95 eta 115 metroko diametroek zehazten duten koroaren 12 dorrek eusten dute. Diametrorik handiena 130 metrokoa da eta eremu osoa 11.647 m2. Egitura osoaren pisua 337 tonakoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak