Ukondoan lesionatu zen Aitor Fernandez, Espainiako selekzioarekin entrenatzen ari zela eta etxera etorri behar izan du. txapelketako lehenbiziko partiduan, Costa Ricaren aurka, titularra izan zen atezain arrasatearra. Espainiak 4-1 irabazi zion Costa Ricari Manizalesen jokatutako partiduan. Ondoren, Ekuador eta Australiaren aurka jokatu du Espainiak lehenbiziko fasean. Ekuadorri 2-0 eta Australiari 5-1 irabazi zion Julen Lopetegiren taldeak. C multzoko liderra izan da Espainia lehenbiziko fasean. Aitor Fernandezen lesioa dela eta, Espainiak ezin izan du arrasatearra ordezkatu lesioa behin txapelketa hasi eta gero izan zelako. Beraz, Alex eta Fernando Pacheco atezainekin egin beharko dio aurre bigarren faseari Espainiak. Hego Korearen aurka jokatuko du Espainiak final zortzirenetan, abuztuaren 10ean.