| Ertzaintzako iturrien arabera gizonak buruan kolpatu omen zuen emakumea metalezko beisbol bate bat erabilta. Antza denez, etxean zeuden bizilagun batzuek saihestu zuten gizona erasoarekin jarraitzea. Arrasateko ospitalean atenditu behar izan zuten emakumea. Genero indarkeria akusaziopean atxilotu zuten 45 urteko gizonezkoa. |