'Arthur eta munduaren gerra', gaur Monterronen

Edu Mendibil 2011ko abu. 5a, 20:03

Eguraldiak laguntzen badu, 'Arthur eta munduaren gerra' filma eskainiko dute gaur, egubakoitza, Monterronen, 22:30ean. Euskaraz izango da gaurko emanaldia.

Arthur eta Minimoys trilogiaren hirugarren zatia da gaur Monterronen ikusi ahal izango dena. Maltazardek gizakien munduan sartzea lortu du. Bere helburua xumea da: jarraitzaile erraldoien armada biltzea eta unibertsoa menperatzea. Arthur bere planak suntsitzeko gai den bakarra dela ematen du, baina lehenengo bere gelara bueltatu beharko da… eta bere tamaina normala berreskuratu.
Minimoyren gorputz ñimiño baten harrapatuta jarraitzen duen arren, Selenia eta Betamecheren laguntza izango du, eta nahiz eta harrigarria iruditu, Maltazarden semea den Darkos ere bere alde agertuko da. Oinezean, bizikleta, kotxean, Harley Davidson baten ere, Arthur eta bere lagunak eskuragarri duten edozein bitarteko erabiliko dute Maltazarden kontrako azken bataila libratzeko asmoz.
Luc Besson zuzendari frantziarraren lana da Monterronen eskainiko den Arthur eta munduaren gerra. 100 minutuko iraupena dauka filmak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak